15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Finken normalizazioa. Behin betiko onespena

Zarikiegiko katastroko 10. poligonoko 39, 40 eta 41. lurzatiak normalizatzeko espedientea, Lucía Saldise Jiménezek sustatua, hasiera batez onetsi ondoren jendaurrean egon zen Udalaren iragarki-oholean eta 2013ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26koan, argitaratuta. Epe horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, Udalak, 2013ko abenduaren 23ko bilkuran, behin betikoz onestea erabaki zuen.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 eta 4-a) idatz-zatietan xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta -legeak dioen bezala, saiatuta ere-j akinarazi ezin izan zaienentzat. Ohartarazten da ezen ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkeztu ahalko direla: hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, Zizur Zendeako Udalaren Alkatetzari zuzendua edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendea; edo, bi hilabeteko epean, Iruñeko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari zuzendua.

Gazolatzen, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1400108