15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hirigintza hitzarmena. Onespena

Udalak, 2013ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, honako lurzati hauetan egiturazko determinazio xehakatuak aldatzeko hirigintzako hitzarmenak onetsi zituen:

–Asteraingo 11. poligonoko 12, 65, 126, 127 eta 129. lurzatiak, Basilio López Iribarrenek eta beste batzuek, Asteraingo Kontzejuak eta Zizur Zendeako Udalak batera sustatuta, lurzati horietako eraikuntza eta itxitura guztiak bota ahal izateko eta mugapena aldatzeko, baita Paternaingo Kontzejuak eta partikularrek ondareratzen ahal den hirigintzako aprobetxamendua finka dezaten ere.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan izanen da interesdunek hitzordua eskatu eta azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko direla biak.

Gazolatzen, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1400106