15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 17. lurzatia garatzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 17. lurzatia (Zalduko kalea, 2) garatzeko Plan Berezia. Xedea du jende ororen irisgarritasuna eta diseinua orokorrean bermatzea, oztopo fisiko eta zentzumenezkoen gaineko araudiak ezarritako xedapenekin bat, horretarako aldaturik lerrokadura eta bolumenei buruzko determinazio xehakatuak eraikinaren gibeleko fatxadan, baita etxebizitzen morfologia eta dagoen patioaren atal baten erabilera ere. Sustatzailea Zalduko kaleko 2ko jabeen elkartea da eta prestatzailea, berriz, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoa, 2013ko urriko datarekin.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Burlatan, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1400025