15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa Udalaren zahar etxeko estatutuetan. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2014ko urtarrilaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa San Gregorio zahar etxea Udalaren erakunde autonomoaren estatutuetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1400249