15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Zinegotzien botoen eskuordetzea Udalaren osoko bilkuretan

Udalak, 2014ko urtarrilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Onartzea Buñuelgo Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru legeak emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituenetan.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1400248