15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2013ko abenduaren 31n, jarraian osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

“1814/2013 Ebazpena, abenduaren 31koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, Alkatetza honen eginkizunak María Lecumberri Bonilla lehen alkateordearen esku uzten dituena 2014ko urtarrilaren 2tik 4ra, biak barne.

José Antonio Mendive Rodríguez, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, alkatea herritik kanpo izanen dela 2014ko urtarrilaren 2tik 4ra, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ekainaren 27ko 723/2011 ebazpenean eta azaroaren 2ko 1192/2011 ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikagarria aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–María Lecumberri Bonilla lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzaren eginkizunak 2014ko urtarrilaren 2tik 4ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpo izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Barañainen, 2013ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1400018