15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aiegiko Udalaren 2014rako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabaki hau hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela. Hona hemen haren testu osoa:

1.–Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2014. urteko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat datozen arauetan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako plantilla organikoak eta lan eskaintzak 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, gerora aldaketak egiten ahalko bazaizkie ere.

3.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik.

4.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.

Aiegin, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1400313