15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aiegiko Udalaren 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela. Hona hemen haren testu osoa:

1.–Hasiera batez onestea Aiegiko Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz.

2.–Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabortz egun balioduneko epean.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, aurrekontuaren behin betiko onespenean.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aiegin, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1400296