15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2014ko tasak eta karga-tasak

Arruazuko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, ondotik argitaratzen den erabakia hartu zuen, orok jakin dezan:

2014KO EKITALDIRAKO TASAK, KARGA-TASAK
ETA PREZIO PUBLIKOAK

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, 2014rako proposatu da:

Lehenbizikoa.

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,27ko karga-tasa eta landalurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak.

5.1.–Ura.

5.1.0.–Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa, 40 m³-koa edo horretatik beherakoa, seihilekoan. Gutxieneko kuota 13 euro.

5.1.1.–Etxeko kontsumoa: 0,35 euro/m³

5.1.2.–Industriako kontsumoa: 0,50 euro/m³

5.1.3.–Mantentze-lanen kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4.–Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.

5.1.5.–Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 150 euro.

5.1.6.–Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.

5.2.–Egur loteak.

5.3.1.–Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 30 euro izanen da 2014an. Lotea eskuratzeko epea urtebete da.

5.3.2.–Urtean, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi hilabete da.

5.3.–Auzolanak.

Urtean bat (30 euro bakoitzeko).

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa sei hilabetean behin kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Egur lotea uztailean banatuko da eta abenduan ordainduko.

Hirugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta oharazten da erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2013ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1317885