15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2014ko udal aurrekontua. Hasierako onespena

Udalaren Osoko Bilkurak, 2013ko abenduaren 19an egindako bilkuran, 2014ko ekitaldiko gastu eta diru sarreren aurrekontu bakarrari hasierako onespena ematea erabaki zuen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269. eta 276. artikuluetan ebatzitakoaren arabera.

Espediente hori jendaurrean egonen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean; honela, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egiteko.

Erraklamazioren bat aurkezten bada, Osoko Bilkurak honen inguruko erabakia hartu eta aurrekontua behi betiko onetsiko du. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, jendaurreko epea amaitu ondoren, betiko betiko onetsi dela ulertuko da.

Arakilen, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Ruben Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1400580