15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa udalkideen ordainsari eta bilkura-sarietan

Antsoaingo Udalak, 2013ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“Udalak 2013ko urriaren 30eko osoko bilkuran erabakita, aurrekontua egonkortzeko plana onetsi zen, barnean sartuta udalkideen ordainsarien eta bilkura-sarien murrizketa.

Kontu Hartzailetzaren txostena ikusirik.

ERABAKI DA:

1. Alkatearen ordainsari gordina 40.138,47 euro izanen da urtean, bere eginkizunetan erabateko dedikazioan aritzeagatik, 14 pagatan hartzekoa, Gizarte Segurantzako kotizazioen eta PFEZaren erregelamenduzko atxikipenak aitzinetik kenduta. Udalak kotizatuko du Gizarte Segurantzan enpresari dagokion kuota.

2. Gainerako udalkideek zenbateko hau bilduko dute osoko bilkuretara, Tokiko Gobernu Batzordeetara, informazio batzordeetara eta Kontuen Batzorde Berezira joateagatik: 337,25 euro, egiazki joateagatik. Bilkura-sari hauek muga izanen dute, alegia, 674,50 euro bihilekoan, eta Gobernu Batzarreko kideen kasuan, 1.064,00 euro hiruhilekoan, hilabetean bilera gehiago egonen delakoan. Bilkura-sari horiei PFEZaren erregelamenduzko atxikipena eginen zaie.

3. Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1etik hasita sortuko ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.”

Antsoainen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1400261