15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 28. EPAITEGIA

Ediktua. 94/2013 prozedura arrunta

Gaia: diru kopuru baten erreklamazioa. Demandatzailea: Amanda Elvira Puig de Prada eta beste 8. Demandatua: Smiley Entertaiment, S.L.

Yolanda Caballero Martin andreak, Madrilgo Lan arloko 28. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Lan arloko epaitegi honetako 94/2013 prozeduran, zeina prozedura arrunta dela-eta bideratu baita Amanda Elvira Puig de Prada, Elsa Alvaro Gomez, Fernando Fernandez Samper, Guillermo Jesus Sarmiento Arteaga, Jorge Garcia Lazaro, Juan Bey Gomez, Don Lorena Joaquin Lopez, Manuel Bartoll Izquierdo eta Miguel Rodriguez Ramiro jaun-andreek eskaturik, Smiley Entertaiment S.L.ren aurka, honako ebazpen hau eman da:

343/13 epaia. Madrilen, 2013ko irailaren 25ean.

Begoña Garcia Alvarez andreak, Lan arloko 28. Epaitegiko epaile-magistratuak, 94/2013 auto hauek aztertu ditu, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta bideratu direnak, agertu ez den Smiley Entertaiment S.L.ren aurka, honako jaun-andre hauek eskaturik: Guillermo Jesus Sarmiento Arteaga, zeina Miguel Quesada Martínez legelari jaunak ordezkaturik eta lagundurik agertu baita, Amanda Elvira Puig de Prada, Manuel Bartoll Izquierdo, Jorge Garcia Lazaro, Elsa Alvaro Gomez, Fernando Fernandez Samper, Juan Bey Gomez eta Lorena Joaquin Lopez, zeinak Miguel Quesada Martínez legelari jaunak lagundurik agertu baitira, eta Miguel Rodriguez Ramiro, zeina ez baita agertu. Auto horietan honako epai hau eman da Erregearen izenean:

Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak,

Epaitza:

Partez baiesten dut Juan Bey Gómez, Lorena Joaquín López, Fernando Fernández Samper, Elsa Alvaro Gómez, Jorge García Lázaro, Guillermo Jesús Sarmiento Arteaga eta Amanda Elvira Puig de Prada jaun-andreek Smiley Entertainment S.L.ren aurka jarritako demanda, eta aipatutako demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileei ondoko zenbatekoak ordaintzera, ebazpen honen bigarren puntuan zerrendatutako kontzeptuengatik.

–Juan Bey Gómez: 112,50 euro.

–Lorena Joaquin: 140,50 euro.

–Fernando Fernández: 180,00 euro.

–Elsa Alvaro: 106,23 euro.

–Jorge García: 220,06 euro.

–Guillermo Sarmiento: 142,18 euro.

–Amanda Puig de Prada:120,00 euro.

Manuel Bartoll Izquierdok jarritako demanda ezesten dut.

Eta Miguel Rodriguez Ramiro jauna demandan atzera egintzat hartzen da.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eginbidea.–Egun berean, epaiaren kopiak igortzen dira posta ziurtatuz, alderdiei jakinarazteko. Fede ematen dut.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoen ebazpenenak, prozedurari amaiera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten epai edo dekretuenak, edo epatzeenak.

Eta Smiley Entertaiment, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, zedula hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Madrilen, 2013ko azaroaren 20an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1400008