15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 226/2013 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 226/2013 hitzezko judizioaren prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

228/2013 epaia. Iruñean, 2013ko abenduaren 20an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den 226/2013 hitzezko judizioko autoak (250.2) aztertu ditu. Ferreteria Irigaray Slk sustatu du, José María Ayala Leoz epaitegietako prokuradore jaunak ordezkatuta eta Fernando Polo Martínez legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean diren Gestores de Navarra Slren eta Miguel Angel Pérez Poloren aurka, “merkataritza zuzenbidea: bestelakoak” direla eta.

Epaitza:

Baiesten dut José María Ayala Leoz prokuradore jaunak, Ferreteria Irigaray S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean diren Gestores de Navarra Slren eta Miguel Angel Pérez Poloren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, kondenatzen ditut batera eta solidarioki 5.903,95 euro ordaintzera, gehi interesak eta kostuak.

Demandatukideak kostuak batera eta solidarioki ordaintzera kondenatzen ditut.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Magistratua.

Eta Servicios Gestores de Navarra Slri eta Miguel Angel Pérez Polori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 2an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1400121