15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 117/2013 prozedura

Iruñean, 2013ko abenduaren 2an.

Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko haurrei buruzko neurriak aldatzeko 117/2013 auzi-prozeduraren familia-autoetan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Alex Liza Silva jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2013ko abenduaren 2an.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1317335