15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. Epaiaren jakinarazpena. 1116/2012 prozedura

Iruñean, 2013ko abenduaren 20an. José Alonso Ramos, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan filiazioaren gaineko 1116/2012 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Florinda Paniagua Iriarteri eta Felipe Eliseo Humerez Mamani eta Ander Daniel Humerez Paniaguairi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2013ko abenduaren 20an.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1400027