15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Udalaren Hirigintza Planeko Hirigintzako Araudi Partikularraren 3 artikuluko aldaketa xehakatua (U.C. 3 “San Pedro”). Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2013ko abenduaren 30eko osoko bilkuran, aldaketa behin betiko onetsi zuen Altsasuko Udal Planeko hirigintzako antolamenduko determinazio xehakatuetan, Udalaren Hirigintza Planaren Hirigintzako Araudi Partikularraren 3. artikuluari dagokionez (U.C. 3 “San Pedro”).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2014ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

ERANSKINA

Udal Planeko hirigintzari buruzko araudiaren 3. artikulua honelaxe gelditu da:

Sailkapena

–U.C.3. Hiri lurzoru finkatua.

Kalifikazioa

–Bizitegiak.

Antolamendu arauak

–Kanpoko lerrokadurak planoetan definituta dagoenaren araberakoak dira.

–Eraikuntzaren garaiera:

  • BS+1, bizitegitarako eraikinean.
  • BS, bizitegitarako eraikinari atxikitakoan.

–Hegalkinaren gehieneko garaiera: eraikinen teilatu-hegalek duten garaierari eutsiko zaio, jatorrizko proiektuari jarraikiz.

–Erakin nagusiko lehen solairuan gehienez ere eraiki daitekeen sakonera izanen da eraikinek duten horixe bera, jatorrizko proiektuari jarraikiz.

–Beheko solairuan, etxebizitzaren altuera libreak lurzati osoa okupatu ahalko du.

–Lehen solairuko estalkia, patioan, inklinatua eta teilazkoa izanen da edo laua. Lehen solairuko sabaiaren forjatuaren gainean ezin da atariperik eraiki, ezta erabilgarri den beste inongo eraikuntzarik egin ere.

Aprobetxamendu arauak

–Unitatearen azalera: 10.528 m².

–Aprobetxamendua definitzen dute lerrokaduren determinazio grafikoek, eraikuntzaren garaierak eta eraikuntzen gehieneko sakonerak.

–Lurzatiaren azaleraren gehieneko okupazioa baimenduko da, %100a eraikiz.

Kudeaketa arauak

–Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.

–Tipologia homogeneoa duten eraikuntzak direnez, ezin da eraikinen kanpoko itxura banaka aldatu. Aukera bakarra xehetasun azterlana tramitatzea izanen da, kale berera ematen duten fatxadak dauzkaten eraikin guztien eremuari dagokiona.

–Xehetasun azterlana tramitatuko da, lehendik dauden lerrokadurak, bolumenak eta sestrak aldatzen badira.

–Jarduketak unitatearen urbanizazioan ukipenak badakartza, urbanizazio obren proiektua tramitatuko da.

Iragarkiaren kodea: L1400110