15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 592/2013 prozedura (areto honetan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea)

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: idazkari honetan jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, eta erregistratu eta tramiterako onartu da, eta “592/2013 prozedura arrunta” erreferentzia eman zaio. Berriozarko Udalak jarri zuen isiltasun administratiboagatiko ustezko ezespen baten aurka, izan ere Berriozarko Udaleko alkate udalburuak eskaera egin baitzion Nafarroako Gobernuari 2013ko uztailaren 22an, deusez deklara zezala Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 2272/2009 Ebazpena (haren bidez Berriozarko Udaltzaingoko bi agente eta Uharteko hiru udal agente izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia egin zen).

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hala eskatu baitu errekurtsogileak errekurtsoko “berebat diot” bidez, honako hau egin eta sinatzen dut, eta argitaratzearen kostua errekurtsogilearen kargura izanen da, hots, Berriozarko Udalaren kargura.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 3an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1400127