15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

4834/2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa

4834-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, uztailaren 2ko 25/2013 Foru Legearen artikulu bakarraren aurkakoa. Haren bidez abenduaren 28ko 28/2012 Foru Legearen artikulu bakarraren 2. idatz-zatia aldatu zen (28/2012 Foru Legea, abenduaren 28koa, aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duena, 2012rako eraginarekin, erosahalmenaren galera dela-eta).

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, abenduaren 17ko autoaren bidez, 4834-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoan erabaki du uztailaren 2ko 25/2013 Foru Legearen artikulu bakarra eteteko erabakiari eustea (foru lege haren bidez abenduaren 28ko 28/2012 Foru Legearen artikulu bakarreko 2. idatz-zatia aldatu zen, eta aipatutako 28/2012 Foru Legeak, berriz, aldi baterako osagarri pertsonal bat sortu zuen, 2012rako eraginarekin, erosahalmenaren galera dela-eta). Artikulu horren indarraldia eten zen aipatu konstituziokontrakotasun-errekurtsoa onartu zenean (2013ko 221. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an). Auzia Estatuaren abokatuak sustatu zuen, Gobernuko lehendakaria ordezkatuz.

Madrilen, 2013ko abenduaren 17an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1318264