15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontuen espedientea.
Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.

Iragarkiaren kodea: L1400309