15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuz eta Mankomunitatearen iragarki oholean agerian edukita, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.

Iragarkiaren kodea: L1400307