15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Udal ordenantza, elikagaien bankua arautzen duena. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko abenduaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko elikagaien bankua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2013ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Alberto San Miguel Mindeguia.

Iragarkiaren kodea: L1400290