15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 2/2013 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 2/2013 espedientea; guztira, 3.800,00 euro egiten du.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2013ko abenduaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GOITITU BEHARREKO KONTU-SAILA

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA (eurotan)

313 48901

Tokiko larrialdi sozialetarako laguntzak

3.800,00

GUZTIRA

3.800,00

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA (eurotan)

3112 13102

Familia langilea. Zereginen pilaketa

3.800,00

GUZTIRA

3.800,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2014ko urtarrilaren 7an.–Mankomunitateko burua, Fernando Fuste Martín.

Iragarkiaren kodea: L1400146