15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa tarifa eta tasetan, 2014ko ekitaldirako. Behin betiko onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitateak, 2013ko azaroaren 14an egin bilkuran, 2014ko ekitaldirako aldaketa hasiera batean onetsi zuen tasa eta tarifetan. Hura 2013ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, bidezko da aldaketa behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2013ko abenduaren 31n.–Mankomunitateko burua, María del Yugo Aguirre Morales.

ERANsKISNA

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, banako gelan

928,00 euro/hilabetea

Bere buruaz baliatzen denaren plaza, gela partekatuan

811,00 euro/hilabetea

Erdizka laguntza behar duenaren plaza

1.233,00 euro/hilabetea

Laguntza behar duenaren plaza

1.749,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldia, osorik eta jarraian, bere buruaz baliatzen dena

608,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldia, osorik eta jarraian, bere buruaz erdizka baliatzen dena

925,00 euro/hilabetea

Eguneko egonaldia, osorik eta jarraian, laguntza behar duena

1.312,00 euro/hilabetea

Egun erdiko egonaldia, jarraian, bere buruaz baliatzen dena

304,00 euro/hilabetea

Egun erdiko egonaldia, jarraian, bere buruaz erdizka baliatzen dena

462,00 euro/hilabetea

Egun erdiko egonaldia, jarraian, laguntza behar duena

656,00 euro/hilabetea

Zerbitzu soltea edo aldi baterako zerbitzua

45,00 euro/eguna

Zerbitzu soltea edo aldi baterako zerbitzua, erdizka laguntza behar duena eta laguntza behar duena

77,00 euro/eguna

Familiarendako plaza: senar-emazteetan bat bere buruaz baliatzen ahal bada eta besteak laguntza behar badu, bere buruaz baliatzen ahal denaren kuota %25 beheratuko da.

Iragarkiaren kodea: L1400029