15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udaleko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea. Onespena

Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Udal honetako lan-kontratudun finkoak, I. eranskinean agertzen direnak, sartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, ondorioak 2013ko ekainaren 30etik aitzina dituela.

2. I. eranskinean aipaturik funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

3. Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

4. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, bere eranskinarekin batean.

Alesbesen, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Maria Carmen Segura Moreno.

I. ERANSKINA

LANGILEAK

LANPOSTUA

MAILA

ANTZINATASUNA

GRADUA

BOSTURTEKOA

José Fernando

Rebolé Beamont

Atezaina

D

2008/11/01

1

0

José Manuel

Resano Azcona

Atezaina

D

2004/07/17

1

1

Lucía Mayayo

Arrondo

Administrari laguntzailea

D

1998/06/01

3

3

Josué Soret

Sánchez

Admnin.-ofiziala

C

2004/03/15

2

1

Iragarkiaren kodea: L1400284