15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ordenantza fiskala, Oibarko museoan
(Casa de Aibar/Oibarko Etxea) eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Oibarko Kontzejuak, 2013ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Oibarko museoan (Casa de Aibar/Oibarko Etxea) eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (2013ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 25ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

ORDENANTZA FISKALA, OIBARKO MUSEOAN
(CASA DE AIBAR/OIBARKO ETXEA) ESKATU BEHARREKO
PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri dira ordenantza honetako prezio publikoak.

2. artikulua. Oibarko Museoa (Casa de Aibar/Oibarko Etxea) erabiltzen dutenek dituzte ordainarazpen hauek ordaindu behar.

3. artikulua. Ordaintzeko betebeharra sortuko da Oibarko Museoan (Casa de Aibar/Oibarko Etxea) eskaintzen den ezein zerbitzu erabiltzen denean.

4. artikulua. Zerbitzuak erabiltzen dituzten persona naturalak izanen dira ordainarazpen hauek biltzeko oinarria.

5. artikulua. Eskubideak ondoko oinarrizko tarifa hauen arabera bilduko dira:

–Banakako sarrera edo helduena: 2,50 euro.

–Sarrera murriztua (gazte txartela, 12-18 urte bitarteko gazteak, 15 pertsonatik gorako taldeak, herrian erroldatuak eta langabetuak): 2 euro.

–Haurrak, 12 urte bitarte: 0,50 euro.

–6 urtetik beheitikoak: doan.

6. artikulua. Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaindu beharra sortzen da instalaziora sartzen den momentuan.

7. artikulua. Subjektu pasiboak, sortzen diren prezio publikoak ordaintzeaz gain, Oibarko Museoan (Casa de Aibar/Oibarko Etxea) dauden ondasun, higigarri eta higiezinetan eragindako kalte guztien erantzule izanen dira.

8. artikulua. Erabiltzaileek esparru horretan ikusgai jarrita dauden funtzionamendu, portaera eta erabilpen arauak begiratu behar dituzte betiere.

9. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoan hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L1400333