15. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 15ean hartua, Hiriberri Arakilgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 21eko 212/2011 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Hiriberri Arakilgo Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Hiriberri Arakilgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Hiriberri Arakilgo Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Salvador Unanua Yaben jauna, José Luis Legarra Muruzabal jauna, Gotzone Sainz de Murieta Landa andrea, Doroteo Iturmendi Zarranz jauna eta Félix Unanua Yaben jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Hiriberri Arakilgo Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1400684