6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BERA
Jakinarazpen ediktua
Eranskinean aipatzen den errekerimenduaren jakinarazpena ez denez egin ahal izan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992ko Legeaaren 59. eta 135. artikuluetan aurreikusi bezala, ediktu honen bidez aipatutako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak dioena betetzen da.
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina interesdunak eskura izanen du espedientea eta zehazki ediktu honen bidez jakinarazten den errekerimendua udal bulegoetan, helbide honetan: Herriko Etxearen plaza 1, Bera, edukiera osoa jakin eta 30 egun naturaleko epean eskatutakoa betetzeko.
Beran, 2014ko uztailaren 16an.–Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.
ERANSKINA
Espedientea: Ekaitza ostatua, jarduera eta irekitze lizentziak.
Jakinarazten den egintza: suteen aurkako arauei eta soinu-mugatzaileari buruzko errekerimendua.
Espedientepean dagoena: María Mercedes Goya Errandonea.
Iragarkiaren kodea: L1410409