1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
219/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Triodos Bank-i Ogasun Publikoaren gordailu-entitate laguntzailearen izaera aitortzen diona.
Maiatzaren 27an Triodos Bankek Nafarroako Zerga Ogasunaren gordailu-entitate laguntzaile izaera lortzeko baimena eskatu zuen.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren 78. artikuluak ezartzen du Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatu behar zaiola izaera hori lortzeko baimena. Departamentu horretako kontseilariari dagokio kasuan kasuko kontuak irekitzeko baimena ematea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 88.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
Lehena.–Triodos Bank NV-ri (IFZ: W0032597G) Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzailearen izaera ematea.
Bigarrena.–Triodos Bank NV-ri baimena ematea kontu korronte orokor bat irekitzeko Nafarroako Foru Komunitatearen izenean, eta, orobat, beharrezkoak diren diru-bilketarako kontu murriztuak izen honekin: “Nafarroako Foru Komunitatea, diru-bilketan laguntzeko kontu mugatua”.
Hirugarrena.–Aipatu entitateak Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren II. liburuaren II. kapituluan ezarritakoa bete beharko du.
Laugarrena.–Kontabilitate Atalak alta emanen dio kontabilitate orokorreko kontu horri.
Bosgarrena.–Interesak berrikusi arte, kontu korronte orokorraren interes tasa entitatearen interes arrunta izanen da, eta seihilean behin ordainduko dira.
Seigarrena.–Foru agindu hau Triodos Bank NV-ri eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Tributuen eta Diru-bilketaren arloko Azterlanen Zerbitzuari, Diruzaintza Atalari eta Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Atalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.
Iruñean, 2014ko uztailaren 4an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.
Iragarkiaren kodea: F1409886