149. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Bidausi Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2014ko ekainaren 18an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2014ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garraldan, 2014ko uztailaren 17an.–Mankomunitateko burua, Esteban Juanarena Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: L1410285