2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
Kredituen aldaketa 2014ko aurrekontu orokorrean.
Hasierako onespena
Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2014ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2014ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatua bete dadin, herritarrek eta bidezko interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Donezteben, 2014ko uztailaren 16an.–Burua, Miguel San Miguel.
Iragarkiaren kodea: L1410237