2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
Aurrekontuko 4/2014 aldaketaren behin betiko onespena.
Kreditu gehikuntza
2014ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea kreditu gehikuntza emateko espedientea, honela xehakaturik:
–Aldaketak aurrekontuan.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 444 218 | Karriketako mantentze lanak eta seinaleak | 3.300,00 |
Aldaketak, guztira: | 3.300,00 |
Bigarrena.–Proposatutako gastu handitzea gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, honela xehakaturik:
–Finantzabideak:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 870 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 3.300,00 |
Finantzabideak, guztira | 3.300,00 |
Diruzaintzako gerakinaren kontura | 3.300,00 |
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea, bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean.
Laugarrena.–Erabaki hau behin-betikotzat joko da zuzenean, erreklamaziorik ez bada aurkezten jendaurreko epean.
Zuñigan, 2014ko uztailaren 16an.–Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.
Iragarkiaren kodea: L1410191