2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Plan bereziarekin bat H. Eslava kaleko 5eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titular,
ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2014ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 03-JUL-14 (6/CU).
Ikusirik H. Eslava 5eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrenda (Osoko Bilkurak 2013ko abenduaren 20an hartutako erabakiaren bidez onetsia) eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoak,
ERABAKI DA:
1.–H. Eslava 5eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko proiektuak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:
Finkaren zenbakia: 1. Jabea: Ana M.ª Díaz Fernández Gil. Helbidea: Joan XXIII.aren plaza 1, C eskailera, 3.a ezk. Kokapena: 1. poligonoko 886. lurzatia. Okupatu beharreko azalera: 8,57 m²
2.–Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dagoen lurra okupatzeko beharra deklaratzea.
3.–Ahalmena ematea Juan José Echeverría Iriarte Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorreko zinegotzi delegatu jaunari eta Alberto Calvo Azagra funtzionario jaunari okupatu aurreko akta, bi alderdiek adostua, ordainketakoa eta okupaziokoa eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak sina ditzaten.
4.–Ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea.
5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Herriko Etxeko iragarki oholean ere argitaratzea eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.
Iruñean, 2014ko uztailaren 17an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1410254