1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Asociación Navarra de Empresas de Construcción de Obras Públicas (ANECOP)”.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2014ko uztailaren 23ko 12:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: “Asociación Navarra de Empresas de Construcción de Obras Públicas”, ANECOP siglatan. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.
Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Fco. Javier Sagardoy Lizuain eta Fco. Javier Liria Franch jaunak.
Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, 2014ko uztailaren 25ean.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.
Iragarkiaren kodea: F1410676