149. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planaren 29. artikuluko determinazio xehakatuen aldaketa, erabileren bateragarritasunari buruzko araubideari dagokionez. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2014ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-JUL-14 (7/CU).

Ikusirik espedienteko dokumentazioa,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planaren 29. artikuluko determinazio xehakatuen aldaketa, erabileren bateragarritasunari buruzko araubideari dagokionez. Udalak sustatu du aldaketa.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Iruñean, 2014ko uztailaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1410235