2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Industrias Lotu, S.A. Katastroko 7. poligonoko 1362. lurzatiaren xehetasun azterlana (Landabengo UI X unitateko Z-1 eremuan). Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko uztailaren 4an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 04-JUL-14 (5/UV).
Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuko buruak 2014ko ekainaren 27an eman txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea katastroko 7. poligonoko 1362. lurzatiaren xehetasun azterlana (Landabengo UI X unitateko Z-1 eremua). Pablo Flores Dominguez jaunak aurkeztu du tramitatzeko, Industrias Lotu, S.A. ordezkatuz.
2. Ebroko Ur Konfederazioari jakinaraztea erabaki hau horri buruzko txostena egin dezan.
3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.
Iruñean, 2014ko uztailaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1410223