149. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonek 2014an taxi-txartela erabiltzeko banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak 2014ko uztailaren 14an hartutako erabakiaren bidez oinarri arautzaileak onetsi dira 2014an banakako laguntzak emateko, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonek taxi-txartela erabil dezaten, garraiobide alternatibo gisa.

Deialdiaren xedea: aipatua.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 500 euro.

Oinarriak non hartu: Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udal plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, Nelson Mandela Bakearen plaza, zk.g., 31010 Barañain, 8:30etatik 14:00ak arte. Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.

4.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea: Barañaingo Udaleko Herritarrendako Harrera Bulegoan (Udal plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte; Barañaingo Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan (Nelson Mandela Bakearen plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etatik 14:00ak arte; edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusten diren horietan. Epea irekita dago urte osoan.

Barañainen, 2014ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1410211