149. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1626/2014 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” BHIko zuzendaria eta gainerako zuzendaritza kideak izendatzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 7ko 1029/2014 Ebazpenaren bidez, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egin zen, epai bat betearaziz.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 27ko 1621/2014 Ebazpenaren bidez, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketaren ondorioz Javier Train Yubero jauna hautaturiko izangai deklaratu da, epai bat betearaziz, eta uztailaren 11ra arteko epea eman zaio zuzendaritza taldeko gainerako kideak izendatzeko proposamena egin dezan, ikastetxe horretan destinoa duten irakasleen artetik hautatuz, eta proposamena Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igor dezan.

Proposamen hori 2014ko ekainaren 27an egin duenez, bidezkoa da Javier Train Yubero zuzendaria eta zuzendaritza taldeko gainerako kideak izendatzea, proposamenean ezarritakoaren arabera. Train Yubero jauna Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dagoenez, izendapen horiek 2014ko uztailaren 1etik 2018ko ekainaren 30era arte izanen dituzte ondorioak. Dena dela, zuzendaritza taldeko gainerako kideak izendatu ahal izateko, ezinbestekoa da agintaldia bitartean bete dezaketen lanpostu hutsik egotea, ikasturte bakoitzeko hezkuntza plangintzaren arabera. Lanpostu huts horiek badirela Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du, txosten baten bidez.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Javier Train Yubero jauna Iruñeko “Padre Moret-Irubide” BHIko zuzendari izendatzea, 2014ko uztailaren 1etik 2018ko ekainaren 30era arte. Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsia dago.

2. Behean aipatzen direnak Iruñeko “Padre Moret-Irubide” BHIko zuzendaritza taldeko kide izendatzea, 2014ko uztailaren 1etik 2018ko ekainaren 30era bitarterako, betiere agintaldia bitartean bete dezaketen lanpostu hutsik baldin badago ikasturte bakoitzeko hezkuntza plangintzaren arabera:

–Zuzendariordea: Miguel Iragui Garnica.

–Ikasketaburua: M.ª Pilar Tejada Muñoz.

–Idazkaria: Pablo Bailo Calvo.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura, Deialdien Atalera, Langileriaren Plantilla Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte-Aseguruen Atalera eta Iruñeko “Padre Moret-Irubide” BHIra eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1409852