2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
UE-38B birzatitzeko proiektua behin betiko onestea
Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, Bakaikuko Udalak, 2014ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen borondatezko birzatiketa UE-38B unitatean, Javier Echeverriak, Mercedes Lopez de Zubiriak eta Ignacio Arduyak sustatua.
Bakaikun, 2014ko uztailaren 9ean.–Alkatea, Ion Tabar Cayuela.
Iragarkiaren kodea: L1410264