2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Lehen aldaketa zahar etxearen aurrekontuan. 2014ko ekitaldia
Artaxoako Udalak, 2014ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 284. eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, bertaratu guztiak ados zirela, hasiera batean onetsi zuen zahar etxearen aurrekontuko 2014ko 1. aldaketa.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarrita, espediente hori jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2014ko uztailaren 17an.–Alkatea, Beatriz Mendia Velaz.
Iragarkiaren kodea: L1410283