149. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, psikologo lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak deialdia onetsi zuen 2014ko ekainaren 25ean; hona hemen oinarriak.

OINARRIAK

1.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua garatzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak ezarritako irizpideei jarraikiz, deialdia iragartzen da, psikologo lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, edo D maila edo taldekoa.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Psikologiako lizentziadunaren edo gradudunaren titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko maneran egotea.

Baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

3.–Eskabideak

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Era berean, parte hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

4.–Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean, Udaletxearen gibelaldean, baita haren webgunean ere (www.pamplona.es), Enplegu Publikoa atalean.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, baita haren webgunean ere, deialdi honetan ezartzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

7.–Epaimahaia.

7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Mahaiburua: Olivia Elizari Aranguren, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko azpizuzendaria.

Ordezkoa: Itziar Echeverria Aldunate, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zuzendariordea.

–Mahaikidea: Alfonso Santos Muro Molina, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko psikologoa.

Ordezkoa: Pablo Bretos Peralta, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zentroen arduraduna.

–Mahaikidea: Pilar Baigorri Lerga, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Emakumeari laguntza emateko udal zerbitzuko psikologoa.

Ordezkoa: María Barragán Lamana, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Haurren psikologoa.

–Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

–Idazkaria: Miren Anaut Izco, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Carmen Martínez Arcellus, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko idazkari teknikoa.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lehendakaritza Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

8.1. II. eranskinean jasota dauden gaiei buruzko test tankerako 60 galderei erantzun beharko zaie. Horretarako aukeran emanen dira zenbait erantzun eta haietako bat hautatu beharko da. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira. Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

Hautapen probak, gehienez ere, 60 puntuko kalifikazioa izanen du, eta bazterturik geldituko dira 30 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

8.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

8.3. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

9.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

9.2. Prestakuntzarako izangai berrien puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Zerbitzu Orokorren Alorrean eginen da (Giza Baliabideak) eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2014ko ekainaren 25ean.–Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

Izena

NANa/Nortasun agiria:

Jaioteguna (eguna, hilabetea, urtea)

Nazionalitatea

Egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, solairua)

Herria

Posta kodea

Sakelako telefonoa

Telefono finkoa

AZALTZEN DUT:

Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea, psikologo lanpostuan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egun honetan: ..................................................

Datuen babesa. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, aditzera ematen zaizu azaltzen diren datu pertsonalak Iruñeko Udalaren “Udaleko langileak” fitxategian sartuko direla, deialdia kudeatzeko asmoz. Halaber, aditzera ematen zaizu datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzen ahalko zarela, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001. Iruñea) edo www.pamplona.es egoitza elektronikora joz.

Iruñean, 20...ko ................... aren .......(e)an

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren kontrako babes integralerako neurriei buruzkoa.

2. Erakundeen arteko akordioa, arreta eta prebentzioaren koordinazioa eraginkorra izan dadin, emakumeen aurkako indarkeria kasuetan. Elkarrekin jarduteko protokoloa. Nafarroako Foru Komunitatean dauden baliabideak.

3. Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adin txikikoen babes juridikoari buruzkoa eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen aldaketa partzialari buruzkoa.

4. Gizarteratzeko programa. Haurrei eta familiari laguntzeko programa eta Emakumeari laguntzeko zerbitzua (SMAM), Iruñeko Udalaren Gizarte Ongizate Alorrean.

5. Terapia laburra. Palo Alto taldea.

6. Emakumearen kontrako indarkeria kontzeptua. Tipologia. Emakumearen kontrako indarkeriaren alderdi psikosozialak. Etiologia. Osasun ekintzarako 2012ko protokolo komuna, genero indarkeriaren aurrean. Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioa.

7. Faktore psikosozialak eta mekanismo psikologikoak, emakumeak indarkeria jasaten duen harreman batean jarraitzeko. Emakume biktimari harreman horrekin bukatzen laguntzen dioten faktoreak. Enrique Echeburúa eta Paz de Corral; Miguel Lorente Acosta.

8. Emakumearen kontrako indarkeriaren ondorioak. Esku hartze psikologikoa, indarkeria jasan duten emakumeekin. Enrique Echeburua eta Paz de Corral; Miguel Lorente Acosta.

9. Indarkeria arriskuaren balorazio psikologikoa emakumearengan. Emakumearen aurkako indarkeriaren legezko eta etikako alderdiak. Jardunbide egokiaren gida, bikote harremanetan emakumearen aurkako indarkeria arriskuaren auzitegiko ebaluazio psikologiko egiteko. Madrileko Psikologoen Elkargo Ofiziala; Javier Barbero Gutiérrez; Osasun ekintzarako 2012ko protokolo komuna, genero indarkeriaren aurrean

10. Emakumeen aurkako indarkeriaren eragina adingabeengan. Osasun ekintzarako 2012ko protokolo komuna, genero indarkeriaren aurrean. Enrique Echeburúa eta Paz de Corral; Miguel Lorente Acosta

11. Gizarte bazterkeriaren kontzeptua. Faktoreak eta neurriak. M.ª José Rubio eta Silvina Monteros -koord., Fundación Foessa.

12. Gizarteratzeko ibilbidea. Aintzat hartu beharreko baldintzak. Gizarteratzeko erabakia. Luis Vives CES; Begoña Pérez Eransus.

13. Gizarte akonpainamendua metodologia moduan. Begoña Pérez Eransus, Concepción Corera.

14. Laguntza harremana. Faseak eta uneak. Jose Carlos Bermejo eta Ana Martinez; RAIS fundazioa.

15. Ezaugarriak eta esku hartze psikologikoa, bazterketa prozesuan diren pertsonekin. M.ªJosé Rubio eta Silvina Monteros -koord; Fundación RAIS; Jose Carlos Bermejo y Ana Martinez.

16. Esku hartzeko eskumenak, haurren babesgabetasuneko egoeretan. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.

17. Haurren babesgabetasuneko kasuak hautematea, jakinaraztea eta hartzea. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.

18. Haurren aurkako tratu txarrak / abandonu egoerak baloratzeko gida. Larritasuna eta arriskua ebaluatzeko irizpideak. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.

19. Nafarroan dauden baliabideak haurtzaroa babesteko. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.

20. Planaren edukiak, irizpideak eta martxan jartzea, haurren babesgabetasuneko egoeren aurrean. Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko eskuliburua.

Oharra: Udalaren web orrian argitaratuko da 4. gaiari buruzko informazioa: “Gizarteratzeko programa. Haurrei eta familiari laguntzeko programa eta Emakumeari laguntzeko zerbitzua (SMAM), Iruñeko Udalaren Gizarte Ongizate Alorrean”. Gainerako gaiak izangaiak berak prestatu beharko ditu.

Iragarkiaren kodea: L1409434