149. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioa.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan xedatua betez, jendaurrean egonen da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña), http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2420/Consulta-de-proyectos-medioambientales-en-exposicion-publica web orrian eta Etxauriko Udalean, jendea hartzeko orduetan, berrogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Etxauriko Hirigintzako Udal Plana, ingurumen ondorioen azterlana barne, interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, ingurumenaren aldetik bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak egin ditzaten epe horretan.

Komunikatzen den egintza: Etxauriko Udalaren Hirigintza Planeko ingurumen ebaluazio estrategikoa.

Jarduera: Etxauriko Udalaren hirigintza plana.

Sustatzailea: Etxauriko Udala.

Udalerria: Etxauri.

Iruñean, 2014ko uztailaren 1ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1409666