148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

280/2014 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak diru-laguntza bat Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A.ri 2014an zuzenean ematea arautzen duena, nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio teknikak ikertu, garatu eta berritzeko eta aholkularitza teknikoa emateko produkzioari, elikagaien segurtasunari, ingurumenari eta animalien ongizateari dagokienez.

Ikusirik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 25. artikuluko 1. eta 3. puntuetan xedatutakoa diru-laguntzaren xedea dela-eta beste edozein interesdunek hura lortzeko aukera baztertzeari dagokionez, eta ebazpen honi lotutako hitzarmenean zehaztutako ekintzen interes soziala eta onura publikoa direla medio.

Ikusirik INTIA, S.A.k aurkeztu duen eskaera eta entitateak 2014rako aurkeztutako gastuen aurrekontua (7.374.562,59 euro).

Ikusirik 2014ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrek zenbait kontu-sail aurreikusten dituztela aholkularitza emateko, ikertzeko, garapena eta berrikuntza egiteko eta abeltzaintzako arrazak mantendu eta hobetzeko gastuak INTIAren bidez finantzatzeko (guztira 2.800.000,00 euro).

Ikusirik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak diruz laguntzen dituen ekimenak egokiak eta eraginkorrak izan behar direla eta departamentuko estrategiarekin bat egin behar dutela nekazaritzako elikagaien sektorearen garapenerako.

Ikusirik Nekazaritza eta Abeltzaintza zerbitzuetako zuzendarien aldeko txostena eta ekitaldi honetan aurrekontuan dagoen diru erabilgarria.

Ikusirik Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 16an hartutako Erabakia, zeinek baimena eman baitzion Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari diru-laguntza zuzen bat emateko Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A.ri, nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio teknikak ikertu, garatu eta berritzeko eta aholkularitza teknikoa emateko produkzioari, elikagaien segurtasunari, ingurumenari eta animalien ongizateari dagokienez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak diru-laguntza bat Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A.ri 2014an zuzenean ematea arautzen duen hitzarmena onestea, nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio teknikak ikertu, garatu eta berritzeko, aholkularitza teknikoa emateko produkzioari, elikagaien segurtasunari, ingurumenari eta animalien ongizateari dagokienez, eta abeltzaintzako arrazak mantendu eta hobetzeko. Orobat, I. eranskina onestea, gardentasunaren betebeharra aitortzeko eredua onesten duena, ebazpen honen parte baita.

2. 2.800.000,00 euroko diru-laguntza ematea Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A.ri (IFZ: A 31 864572) 2014ko ekitaldirako. Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontu-sail hauetan aurreikusten da, aipatutako hitzarmenaren ekintzak finantzatzekoak baitira:

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

ZENBATEKOA (eurotan)

710000 71210 4400 412104 I+G+B eta aholkularitza teknikoa produkzioan. Elikagaien segurtasuna nekazaritzan INTIAren bidez

1.300.000,00

710004 71310 4400 412203 I+G+B eta aholkularitza teknikoa produkzioan eta elikagaien segurtasuna nekazaritzan INTIAren bidez

1.300.000,00

710004 71310 4400 412202 Abeltzaintzako arrazak mantendu eta hobetzea INTIAren bidez

200.000,00

GUZTIRA

2.800.000,00

3. INTIAri 4 alditan ordainduko zaio diru-laguntza. Honela:

–Lehenengo ordainketa, hitzarmen hau sinatu ondoren eta gastuak aurkeztu ondoren. Diru-laguntzaren zenbatekoaren %40ra arte izanen da ordainketa hau (hitzarmen honen bosgarren klausulan zehazten da).

–Bigarren ordainketa, lehenengo bi hiruhilekoei dagozkien gastuen frogagiriak aurkeztu eta Jarraipen Batzordeak haiek onetsi ondoren. Onetsitako gastuen araberakoa eta hitzarmen honetako bosgarren klausulako diru-laguntzaren zenbateko osoaren araberakoa izanen da ordainketaren zenbatekoa.

–Hirugarren ordainketa, lehenengo hiru hiruhilekoei dagozkien gastuen frogagiriak aurkeztu eta Jarraipen Batzordeak haiek onetsi ondoren. Onetsitako gastuen araberakoa eta hitzarmen honetako bosgarren klausulako diru-laguntzaren zenbateko osoaren araberakoa izanen da ordainketaren zenbatekoa.

–Laugarren ordainketa, azkena, aurreko hiru ordainketetatik 2.800.000,00 euroko zenbateko osora doan tartea adinakoa, laugarren hiruhilekoan, ekitaldi osoko gastuen eta ordainketen frogagiriak aurkeztu ondoren, hitzarmen honetako II. eranskinean zehaztu bezala, eta Jarraipen Batzordeak gastuak onetsi ondoren. Batzordean, hitzarmenaren ebaluazio orokorra ere eginen da, eta, haren bidez, egindako jarduera eta likidazioa onesteko tramitea ezartzen da, bosgarren xedapenean aurreikusia.

4. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuarekin bat, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, modu telematikoan aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, entitatea ez dagoela gardentasun betebeharraren mendean dioen aitorpena, ez baitira betetzen foru dekretu horretako 3. artikuluan aurreikusitako kasuak, edo, betez gero, 4. artikuluan zehaztutako informazioa aurkeztuko du.

5. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza Zerbitzuari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A.ri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (1121-2014-0053).

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 16an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

Iragarkiaren kodea: F1409635