148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 809/2013 prozedura

Luis Tomás Ortega Pinto jauna, Zaragozako Lan arloko 6. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: José Antonio Oliván Martínez jaunak eskaturik, kaleratze/kargu-uzte orokorrak direla-eta, 0000809/2013 prozedura bideratu da lan arloko epaitegi honetan, lan kontratua langilearen borondatez amaitu izanari buruz, honako hauen aurka: TB Solutions Advanced Technologies, S.L., Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L., TB Solutions Technologies Software, S.L.U., TB Solutions Security, S.A., TB Confetitika, S.L.U., TB Solutions Sevenclick, S.L., Another Code, S.L., Inviertetec Innovación Tecnológica de Navarra, S.L., Incita Services & Solutions, S.L.U. eta Mariano Arribas Monclus. Prozedura honetan epaia eman da 2014ko otsailaren 6an, eta alderdiek haren kopia dute eskura Idazkaritza honetan; izan ere, erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dute, hura jakinarazi eta 5 eguneko epean.

Eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Zaragozan, 2014ko ekainaren 26an.–Idazkari judiziala, Luis Tomás Ortega Pinto.

Iragarkiaren kodea: J1409904