148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 55/2012 prozedura arrunta

Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 55/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“293/2014 epaia.

Joaquín Cristóbal Galve Sauras lehendakari jauna. Magistratuak: Antonio Rubio Pérez jauna. María Jesús Azcona Labiano andrea.

Iruñean, 2014ko ekainaren 5ean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatutakoak, aztertu ditu 55/2012 errekurtsoko autoak. Errekurtsoa Zizur Zendeako Udalak 2011ko maiatzaren 16an hartutako Erabakiaren aurkakoa da. Hona hemen erabaki haren gaia: hirigintza arloko akats zuzenketa, Gazolazko arau subsidiarioetako aldaketa, martxoaren 22ko argitaratzearen deuseztapena. 2011ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean. Eta udal horrek 2011ko martxoaren 22an hartutako erabakiaren aurka; haren bidez zuzenketaren xede den araudia argitaratu zen. Hona hemen parte hartu duten alderdiak: errekurtsogile gisa, Pedro Jesús Equiza Escudero eta Explotaciones Equiescu, S.L., Elena Zoco Zabala andreak ordezkatuak eta Maite Larumbe Valencia legelari andreak zuzenduak, eta, demandatu gisa, Zizur Zendeako Udala, Rafael Ortega Yagüe jaunak ordezkatua eta Antonio Madurga Gil legelari jaunak zuzendua.

Epaitza:

Baiesten dugu Pedro Jesús Equiza Escuderok eta Explotaciones Equiescu, S.L.k jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Zizur Zendeako Udalaren osoko bilkurak 2011ko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren aurkakoa (2011ko abenduaren 1ean argitaratu zen), eta hura deuseztatu eta ondoriorik gabe uzten dugu, ordenamendu juridikoaren kontrakoa izateagatik, eta demandatutako administrazioari ezartzen zaizkio prozedura honek eragindako kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).

Eginbidea: Iruñean, 2014ko ekainaren 13an. Nik, Antonio Fernández Ayesa idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatua, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko uztailaren 8an.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.

Iragarkiaren kodea: J1409963