148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03149 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa.

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

I.F.Z. zenbakia: P3105000H.

Helbidea: Foruen plaza, 2, Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Artesiaga 1.0100.210.

Tokia: 14. poligonoko 532. lurzatia.

Udal mugapea eta probintzia: Irurita-Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Artesiagako errekaren ezkerraldean dragatze-lanak egiteko asmoa dago, eskuineko ibai-ertza babesteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko uztailaren 10ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1409990