148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-363

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea, Esteribarko Udala.

Xedea: Akerretako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Abaldeko erreka (Arga ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Esteribar (Nafarroa).

Isurketak 2.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta hobi septikoan tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1410372