148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-EXT-2

Ebroko Ur Konfederazioko ur komisarioak erabakita, 2013ko urtarrilaren 11n, ofizioz abiarazi da ur aprobetxamendu honen eskubideak amaitzeko espedientea, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako: Ebroko Ur Konfederazioaren 1994ko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez Incubadora Iruña, S.A.ri emandakoa. Ura bi hargune osagarritatik hartzen da. Hargune nagusia Arga ibaiaren arroko iturburu batekoa da (Ur Erregistroko B Sekzioan, 14. liburuko 102. orrian inskribatua), eta bestea, aurrekoaren osagarria, Arga ibaiaren ibilguan dago (Ur Erregistroko A Sekzioan, 6. liburuko 181. orrian inskribatua). Biak Esteribarko udal mugapean (Nafarroa) daude, eta udal mugape berean, 18. poligonoko 14. lurzatian, dagoen granja bat hornitzeko erabiltzen dira. Aprobetxamenduen amaiera Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduko 163. artikulua eta hurrengoak betez egin da. Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da eskubidearen titularrari jakinarazteko, zuzenean jakinarazi ezin izan zaiolako edo helbiderik ezagutzen ez zaiolako, eta halaber jende orok jakin dezan. Eskubidearen amaierak edota aprobetxamendurako obra eta instalazioen aztarnek kalte egiten dietela uste dutenek, eskubidearen titularrak barne, egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioan, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko maiatzaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1410207