148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Udal ordenantza, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen esparruan euskararen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2014ko ekainaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen esparruan euskararen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2014ko ekainaren 9an.–Batzordeko burua, Javier Udi Mancho.

Iragarkiaren kodea: L1410038