148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1134/2014 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak (Zazpigarren Atalak) 362/2013 kasazio errekurtsoan 2013ko martxoaren 25ean emandako epai irmoa betez, Begoña María Gómez Díaz andrea Matematika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 14an emandako 2470/2009 Ebazpenaren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen. Besteak beste, Matematika (gaztelaniaz) espezialitatea sartu zen deialdian, eta hogeita zortzi lanpostu eskaini ziren espezialitate horretan. Prozedura horren barnean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpenaren bidez, lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioak onetsi ziren eta, haietan, Begoña María Gómez Díaz izangai andreak 4,6380 puntu lortu zituen. Interesdunak, balorazio horren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoren ezespenaren aurrean, kasazio errekurtsoa jarri zuen, eta baietsi egin du Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak (Zazpigarren Atalak), 362/2013 kasazio errekurtsoan 2014ko martxoaren 25ean emandako 642/2012 epaiaren bidez.

Epai horretako epaitzak baietsi zuen Begoña María Gómez Díaz andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak (Bigarren Atalak) 986/2010 errekurtsoan 2012ko abenduaren 19an emandako ezespen epaiaren kontrakoa. Errekurtso hori irailaren 23ko 607/2010 Foru Aginduaren kontra jarri zen, zeinek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 14ko 1860/2010 Ebazpena berretsi baitzuen. Haren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdian eta Begoña María Gómez Díaz andreak aurkeztutako argitalpenak, guztira, 0,90 punturekin baloratzeko eskubidea deklaratu zen, horrek ekartzen dituen ondorioekin.

Aipatutako epaia bide jurisdikzionalean irmoa denez, bidezkoa da hertsiki betetzea.

Begoña María Gómez Díaz andreak hautapen prozeduran lortu zituen puntuak honako hauek izan ziren: 5,8900 puntu oposizioaldian eta 4,6380 puntu lehiaketaldian, guztira 5,3892 puntu. Horrek ekarri zuen aldi baterako kontrataziorako izangaien lehentasunezko zerrendan sartzea, hau da, oposizioaldiko proba gainditu arren hautapen prozedura gainditu ez zutenen zerrendan. Epaia betez, bidezkoa da lehiaketaldian aipatu merezimenduak baloratzea eta, hala, lehiaketaldiko azken puntuazioan 5,4830 puntu ematea, eta guztira 5,7272 puntu. Horrenbestez, bidezkoa da Begoña María Gómez Díaz andrea Matematika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

Halaber, deialdiaren hamaikagarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da praktiketako funtzionario izendatzea, 2014ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin. Adierazten zaio praktikaldia 2014-2015 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, gainditutako probei dagozkien kidegoan, espezialitatean eta hizkuntzan edo, hala denean, pareko espezialitateetan dauden lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan. Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.

Bestalde, kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenak berak ezarritako doktrina, besteak beste 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaia; horren arabera, hautapen prozedurak berrikusten dituzten epai judizialek, denboran asko luzatu eta errekurtsogilearen egoera juridikoa onartu edo berrezartzen dutenek, aldeen artean soilik sortzen dituzte ondorioak, eta ez dute zertan automatikoki ukitu hautapen prozedura ebatzi ondoren hautatu eta karrerako funtzionario izendatu ziren izangaiak. Bidezkoa da kasu horietan kontuan hartzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua; horren arabera, berrikusteko ahalmenak ezin izanen dira erabili, baldin eta ekintzen preskripzioa, igarotako denbora edo beste egoera batzuk direla-eta, ekitatearen, fede onaren, partikularren eskubidearen edo legeen kontra jotzen badute.

Kasu honetan, uste da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikulua aplikatzeko inguruabarrak betetzen direla, Auzitegi Gorenak 613/2005 kasazio-errekurtsoan 2009ko maiatzaren 11n emandako epaiaren ildotik, eta, horrenbestez, Zuzenbidearekin bat heldu dela Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak (Zazpigarren Atalak) 2014ko martxoaren 25ean emandako epaia betetzea, hau da, Begoña María Gómez Díaz andreari (epaiak eskubideak ematen dizkio izangai horri) lanpostu bat esleitzeak ez duela ekarri behar Roberto Carlos Estevez Soba jaunari lanpostua kentzea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 3an emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak (Zazpigarren Atalak) 362/2013 kasazio-errekurtsoan 2014ko martxoaren 25ean emandako epai irmoa hitzez hitz betetzea eta, horrenbestez:

A) Begoña María Gómez Díaz andrea Matematika (gaztelaniaz) espezialitatean hautatutako izangaien zerrendan sartzea eta 5,7272 puntu esleitzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdian. Deialdi hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak onetsi zuen urtarrilaren 27ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez.

B) Begoña María Gómez Díaz andrea praktiketako funtzionario izendatzea, 2014ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta adieraztea praktikaldia 2014-2015 ikasturtean egin beharko duela, eginen den jendaurreko ekitaldian aukeratzen duen destinoan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan, betiere Matematika (gaztelaniaz) espezialitatean edo, hala denean, pareko espezialitateetan.

Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko da, 2011ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, bere egoera Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 14ko 2479/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozedura gainditu zuten gainerako izangaien egoerarekin parekatzeko.

C) Behin-behineko betearazpen honen beste ondorio bat da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetatik kendu egin behar dela Begoña María Gómez Díaz andrea, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren 14. atala aplikatuta.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien 3. Salari (Zazpigarren Atala), Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, Langileen Kontrataziorako Atalari, Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalari, Begoña María Gómez Díaz andreari eta Roberto Carlos Estevez Soba jaunari, eta azken horiei ohartarazten zaie ebazpen honen kontra epaia gauzatzeko intzidentzia sustatzen ahal dela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 109. artikuluan xedatuarekin bat.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 16an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1409627