148. ALDIZKARIA - 2014ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

1/2014 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Ziordiako Udalak, 2014ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2014ko udal aurrekontuan, zoladurako inbertsio gastuen kontu-saila handitzeko, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ziordian, 2014ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Jesús M.ª Arrese Galbete.

Iragarkiaren kodea: L1410186